Espainiako elikadura-gidek zerealak elikadura osasungarriaren oinarrian kokatzen dituzte, arazki, ortuari eta frutekin batera. Oro har, 3-6 zereal-anoa gomendatzen da, energia-beharren arabera. Zereal-anoa bat 30 gramo ogi izango litzateke (ogi barra baten bi hatz lodiko xerra bat). Zerealen multzoan sartzen dira, besteak beste, ogia, pasta, arroza, kuskusa, espelta edo bulgurra. Gida guztietan ale osoko zereala lehenesten da.
Komunitatearen Elikaduraren Espainiako Sozietatearen (SENC) elikadura-gidak gosaria familia bildu eta azukre erantsirik gabeko ale osoko zerealak kontsumitzen une bat izan dadin gomendatzen du; adibidez, ogi-tostadak (ale osokoak badira hobe) oliba-olio birjina estrarekin eta tomatearekin edo olo-malutak eta sasoiko fruta freskoa. Elikagai horiek kontsumitzean azukrea duten eta hain osasungarriak ez diren beste elikagai batzuk gutxiago kontsumitzen dira; adibidez, opilak eta galletak. Merienda ere beste garai on bat da ogia eta gisako zerealak kontsumitzeko, adibidez gazta zuri, urdaiazpiko edo atun ogitarteko txiki bat. Gainera, gogoratu ale osoko ogia jaten bada, bitamina eta mineral gehiago lortuko ditugula.
Iturria:
Departamento de Medicina Preventiva y Salud Pública de la Universidad de Navarrara